XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): alegia, biolentzian sinesten ez dugunak, soluzio bide bezala.

Soluzioa politikoa da

Soluzioa politikoa da, esan dugu, ez poliziakoa.

Eta berdin esaten dut: soluzioa ez da militarra, politikoa da.

Beste arazo bat da, halare, soluzioa azkenean politikoa izan arren, ez militarra, borroka harmatuak bere eginkizunik eta lekurik ez al daukan.

Borroka harmatua ez al den politikoa.

Momentu honetan etsai asko du biolentzi bideak.

Ez, Alderdi estatalisten aldetik eta Madrildik bakarrik; indar abertzale batzuen aldetik ere bai.

Alderdi posibilisten aldetik.

Beharbada diferentziak, printzipiozkoak aparte, batzuek eta besteek planteamoldeetan jomugak nola situatzen dituzten, sortzen dira: azken jomugak baditugu beti gogoan, eta aurren-aurrenik haiei begira egiten baditugu planak h. d., dena badugu gogoan, ez parteak, agian erreformismoak ez du esperantza askorik permititzen eta biolentziazko bidea, besterik ez egoteak justifikatzen du.

Berehalako jomuga batzuk gehiago baloratzen baditugu, aldiz, biolentzia kaltegarri ager daiteke eta borroka politiko-demokratikoa efektiboago...

Ibili, bistan dago, ibil litekeela erreformaren barruan.

Eta eskura litekeela zenbait gauza, eskura dugun baino gehiago duda gabe (katalanen zuhurtzia aipatzen da).

Baina zenbat? Zenbat izan liteke, gehienez ere, demokratikoki eskura genezakeen guztia?.

Asko kostatzen da, behintzat, sinestea, Madrilen kontzesioak inoiz hartaraino ailegatuko liratekeenik, euskal Aginpide autonomoa halako dinamika bat desarroilatu ahal izateko egitamuz eta fakultatez hornitzeraino, non berez eta beregainki euskal arazoa berak burubida lezan.

Zartagin horren kirtena beti Madrilen eskuetan egongo dela, burlatzen dira antirreformistak.

Hain zuzen biolentzia historikoarengatixe, korroan sartzen diren euskal Alderdiak, biolentzia gabe, etab., gehiengoaren dantza dantzatu beharrean kausitzen direla, ikusten dugu.

Gehiengoa Gobernua da.

Zein bide dago, Gobernua kontzesioak egitera behartzeko?.

Bilboko manifestaldi antiterrorista egin zenean eta, entzun genituen, bai, baitespen kozkor borobiltxoak: erresistentzia baketsua egingo zela, eta beldurgarriago izango zela biolentzia baino, etab.